03-03-2018
KULTURKLIK: DANTZA MOKAUAK, DANTZA TRADIZIONALARI BURUZKO ASTEBURU TRINKOA AIKO TALDEAREKIN

Luzaideko dantzetatik Arratiako jotaraino, antzinako axuri beltzatik igaroz. Dantza egiteko estilo tradizionalaren hedapena sustatzen eta balioan jartzen duten musikariz eta dantza maisuz osatutako AIKO Taldeak martxoko lehen astebururako Areatzan eskainiko duen
dantza menu osoaren parte bat baino ez da. Katalin Zarate, Anartz Ormaza, Patxi Laborda eta Sabin Bikandi izango dira dantza ikastaro intentsiboa zapatuan, martxoaren 3an, eta, domekan, 4an, eskainiko dutenak, ikasteko metodologia dibertigarria, argia, erraza
eta bizi garen mundurako egokia erabiliz. Izen ematea zabalik dago, eta ikastaroak 50 euroko prezioa du. Hala nahi izanez gero, egonaldia eta jatorduak ere har daitezke Areatza Hotel Bainu-etxean.


Dantza mokauak izena daraman ikastaroak oso eduki anitzak eskaintzen ditu, partaideei, Nafarroako Luzaide herriko dantzen jauzien sekretuak, bikoteka egiten diren porrua, txotisa edo zortzikoa dantzen garrantzia, balsak eskaintzen dituen erritmo eta aukera ugariak,
korroan egiten dan dantza ulertzeko eta ikasteko oinarriak eta baita axuri beltzara, kontserbatzen den dantza kantatu apurrenetakora, hurbiltzeko aukera ere. Juan AntonioUrbeltz antropologo eta folkloristak eta Marian Arregi emazteak Jaurrietaren letrarekin eta
melodiarekin berreskuratu zuten 1969an, ordutik ezaguna bilakatu den dantza horiahanzturatik atereaz.


Gainera, eta ikastaroa Areatzan egiten denez, eta udalerria dagoen haranari keinu eginez, edukietako bat, duen edertasunarengatik eta konplexutasunarengatik ezaguna den Arratiako
jotaren oinarrizko pausoen ikasketara egongo da zuzenduta.
AIKO Taldearentzat, musikaren eta dantzaren arteko erlazioa estua da ezinbestean, biak koordinatu eta elkar osatzen dira eta, ondorioz, euren jardueretan lehentasuna ematen diote zuzeneko musikari. Horrela, zapatu gauean, AIKOko musikariek eta dantza maisuek jende guztiarentzat irekita egongo den erromeria eskainiko dute, ikastaroko partaide guztiekin.


EGITARAUA
Martxoak 3, larunbata
-16:00 harrera hotelean
-17:00 ikastaro hasiera udaletxean
-20:30 afaltzera
-Afalondoan bigiria udaletxean (dantzaldia)
Martxoak 4, igandea
-10:00 ikastaro hasiera udaletxean
-13:00 ikastaroen agurra
-14:00 bazkaria Hotel Balneario Areatzan
IKASTAROA: 50 €
HOTELA: 48 € (larunbateko afaria, loa, igandeko gosaria eta bazkaria + SPA txango bat)
Ikastaroan izena emateko sartu 50€ ikaslearen izen abizenak argi adieraziz, BBK-ko
honako kontura:
ES85 2095 0233 10 9109943783 (titularra Aiko Kultur Elkartea)
Eta hotelean izena emateko, deitu bertara:
HOTEL BALNEARIO AREATZA
Askatasuna, 50 bis 48143 Areatza España
Reservas:(+34) 946 57 27 05
Fax: 946 57 53 81
http://www.hotelbalnearioareatza.com

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus