26-10-2022
DANTZAN: Galtxetaburu Eguna: Benat Irigoyen, Galtxetaburu CDaren aurkezpena

Beñat Irigoyen “Galtxetaburu” (1934 Monterrey Park, 1990 Gamarte) soinularia eta bere musika erreferente bihurtu dira Euskal Herriko dantzari eta dantzazaleontzat. Irulegi Irratiaren eskutik 1988an grabatu zituen doinuak casette batean argitaratu ziren eta berehala agortu ere. AIKO Taldean aspalditik buruan genuen Galtxetaburuen grabaketok berriz argitaratzea, eta bere seme Jean Christian eta familiarekin adostuta gure ametsa martxan dago.

CDaren aurkezpena aukera ederra iruditu zaigu Galtxetaburu eguna ospatzeko, bere omenez musika eta dantzaren inguruan elkartzeko eta egun eder bat pasatzeko datorren urriaren 30ean Uharte Garazin.

Galtxetaburu Eguna, egitaraua:

  • 11:00 Jauziak lekuko musikariekin
  • 12:00 Bi Hitz Jauzietaz eta Musikarietaz atzo eta egun
  • 12:30 Apéritifa (herriko etxeak eskainirik) eta dantzak Aikorekin
  • 13:45 Apairua. Menua: arraina, ahatekia, gasna, bixkotxa, arnoa, ura, ogia
  • 16:00 Jauziak eta dantzak Aikorekin
  • 18:00 Etxera bueltan

Tokia Uharte Garaziko Plaza, Donibane Garazi ondo ondoan

Beñat Irigoyen, Galtxetaburu CDaren aurkezpena, urriak 30, Uharte Garazi

AUTOBUSA + BAZKARIA= 55 €

PLAZA MUGATUAK lehen 50 izen emateak

IZENA EMATEKO KLIKATU HEMEN

BIDAIA (ordutegiak pokomasomenosekoak dira, beti bezala)

 

Dokumentuaren akzioak

 
AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus