Beñat Irigoyen “Galtxetaburu” (1934 Monterrey Park, 1990 Gamarte) soinulariaren grabaketak berriz argitaratu dira. 1988an grabatu zituen doinuak kazeta batean argitaratu bezain laster agortu ziren. AIKO Taldeak grabaketak berriz disko batean agertarazi ditu. Diskoa aurkezteko, urriaren 30ean Galtxetaburu eguna ospatuko da Uharte Garazin. Musikariaren omenez musikaren eta dantzaren inguruan elkartzeko egun eder bat pasatzeko parada.
Galtxetaburu eguneko egitaraua:
11:00 Jauziak lekuko musikariekin
12:00 Bi hitz jauzietaz eta musikarietaz atzo eta egun
12:30 Zintzur bustitzea eta dantzak Aikorekin
13:45 Apairua. Menua: arraina, ahatekia, gasna, bixkotxa, arnoa, ura, ogia
16:00 Jauziak eta dantzak Aikorekin.
Aiko taldeko Sabin Bikandirekin mintzatu gira.
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus