09-12-2013
NONTZEBERRI.COM: AIKO Taldeak 'Soken Dantza' aurkeztu du

Atzoko prentsaurrekoan aurkeztu zuten Aiko taldeko kideek Soken Dantzalan berria. Kasu honetan, AikoTaldeko gitarrista den Alvaro Garciak konposatu eta interpretatu ditu doinuok, estilo tradizional eta ohiko errepertorioaren erritmoetan egokituta. Lan berriarekin, gitarra aldarrikatu nahi dute gure tradizioaren elementu gisa: gitarrarekin dantzan. Eta atzo horrela erakutsi zuten prentsaurrekoan, dantza eginez gitarraren soinuak lagunduta. Bikainki!

Aiko taldea espazio berriak bilatu ditu dantzarako: erromeriak, dantza ibiltaria, tailerrak, ikastaroak, …. Oraingo honetan musikarako espazio berriak zabaldu nahi ditu, eta kasu honetan gitarraren inguruan.

Soken Dantza lanean, Alvaro Garciak hartzen du protagonismo osoa gitarra bakarlariari bezala, “egia esan, bi gitarra izango dira” aitortu zuen musikaria. Hortaz, berak konposatu eta interpretatu ditu dantzarako 12 doinu hauek  gitarra erabiliz soilik, salbu eta Mutxikoak eta Koldobike; azken horietan, moldaketa zehatz batzuk egin ditu dantzarako musikaren melodia mantenduz.

Lan berritzaile honetan jotak, porruak, balsak, polkak, tangoak, foxak, jauziak, habanerak nahiz mazurkak bildu dituzte. Baina ez dira hauek ohiko sorpresa bakarrak, izan ere, Rock&Roll-erako egokituriko jotaren bat edo beste ere egongo da.

Orain diskotik praktikara egiteko salto falta zaie. Hori, abenduaren 14an izango da Plateruenan burutuko den erromeria-parranda ederrean, eta hor nahi duenak praktikatu nahi izango du dantza diskoaren aire berri hauekin.

Aiko taldearen informazio guztia hemen begiratu ahal duzue.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus