30-05-2014
DANTZAN.COM: Dantza mugimenduaren pedagogia AIKO Taldearekin
DantzaBiz Bizkaiko dantza etxeak antolatuta, dantza mugimenduaren pedagogia ikastaroa eskainiko du Aiko taldeak datozen ekainaren 13an eta 20an Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren egoitzan. Mugimendua, erritmoa, suspensioa, azentoa, konpasa eta oro har musika, erritmoa eta egitura lantzeko gonbidapena da ikastaroa.
 

Dantzan zaletua den edonori irekia da ikastaroa eta honako programa landuko da bertan:

  • Mugimendua, esekidura eta jauzia.
  • Erritmoa, apaindurak, oinarria, dantzaren eginkizuna, azentuak. 
  • Imitazioa, inprobisazioa.
  • Ondo-txarto dantza egitea, ikastea-irakastea. 
  • Tradizioa, transmisioa, anakrusia. 
  • Konpasa, esaldia edo baliabide koreografikoak, besteak beste.

 

Ikastaroa: Dantza mugimenduaren pedagogia

  • Irakasleak: Patxi Laborda eta Sabin Bikandi (Aiko Taldea)
  • Ekainak 13 (18:00 > 21:00) eta 20 (18:00 > 21:00)
  • Bizkaiko Dantzarien Biltzarra (Bilbao), Briñas 31, behea. · 30 €
  • DantzaBiz · Bizkaiko Dantza Etxeak antolatuta.
  • Informazioa: Dantza mugimenduaren pedagogia (pdf)
AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus