19-10-2014
ARGIA: DANTZALDI IBILTARIA: Dantzaren alderdi soziala berreskuratzeko urratsa

Aiko taldeak duela 7 urte ekin zion Dantzaldi Ibiltariari, eta dagoeneko, 2.000 dantzari eta dantzazale hezi eta bildu ditu euskal dantzen inguruko ekimen honetan. Aurtengo edizioak berrikuntza dakar, esate baterako, EHUko Irakasle Eskolako ikasleei zuzendutako mintegi berezia. Ohiko bilakatu diren ikastaroak Bilbo, Donostia, Galdakao, Durango, Ondarroa, Markina, Gernika, Sopela eta Iruñean izango dira. Bilboko Bizkaia aretoan egingo dute ikasturte osoko saio irekia, hasiberrientzat zein esperientzia dutenentzat. Erriberako Merkatuan, bestalde, erromeria egingo da hilean ostiral batez.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus