Akordeoijole, konpositore eta musika irakaslea. Maisu izan ditu Francisco Escudero eta Carlos Iturralde, Claude Ballif eta Max Bonnay (Paris), Ib Norholm eta Mogens Ellegaard (Kopenage). Interpretazioan, bi ardatz izan ditu: musika garaikidea eta tradizioko musika, grabaketa ugari argitaratu duelarik bi alor hauetan (propioak nahiz kolaborazioak). Musikagile eta arreglista lanetan, telebista, antzerki eta zineman aritu da bereziki, eta irakasle moduan kontserbatorio eta musika eskola ezberdinetan. Egun, AIKO Taldean ari da, eta bereziki AIKOPEKO proiektu berrian sortzaile moduan, hala nola, Euskal Herriko hainbat musikari eta musika taldeetan laguntzaile modura.
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus