Dantzatzeko beste modu bat dago. Melodia bat entzutean oinak naturalki mugitzen ditugunean, kulunkatzen garenean, edo erritmoa hatz puntekin markatzen dugunean, atea irekitzen diogu gure gorputzak musika estimuluaren aurrean duen erantzun psikomotor naturalari eta, era berean, dantza tradizionalari. Musikak eta mugimenduak bat egiten dute dantza tradizionalean, elkartuta, sistema bakarra osatuz, elkar elikatuz eta aberastuz, eta musikarien eta dantzarien arteko harremana oinarrizkoa da. Dantza tradizionalean lurraren gainean dantzatzen da, modu naturalean eta ergonomikoan, dantzari bakoitzaren mugak eta gorpuzkera kontuan hartuta. Horregatik, dantza tradizionalak guztien parte-hartzea errazten duela azpimarratzen dugu, kontaktua eta giza harremanak erraztuz. Dantza, berez, ondo pasatzeko eta gozatzeko bide ezin hobea da.

AIKO dantza eskola

AIKOESKOLA PRESENTZIALA

Aiko Taldeak aurrez aurreko dantza ikastaroak ematen ditu Bilbon, Donostian, Durangon, Barakaldon, Gernikan, Markinan, Lekeition eta Galdakaon. Eskolak 90 ′-ko asteroko saioetan antolatzen dira, urritik ekainera, eta 2 mailatan:

Hasiera: dantza lehen urratsetik ikasi eta ulertzea, zero mailatik: jota, porrua, jauziak, balsa, pasodoblea, chotis, mazurka, etab.

Hobekuntza: dantzaren estiloa, errepertorioa eta ulermena hobetzeko oinarrizko ezagutzak dituzten pertsonentzako espazioa, elkarrekin praktikatzeko dantza gunea.

*Zure mailari buruzko zalantzarik baduzu, ez kezkatu, zatoz, egizu proba, eta, irakasleen laguntzarekin, aukeratu gehien komeni zaizuna.

Escuela de danza tradicional AIKO

AIKOESKOLA PRESENCIAL

AIKO Taldea imparte cursos presenciales de danza en Bilbao, Donosti, Durango, Barakaldo, Gernika, Markina, Lekeitio, Galdakao… Las clases se organizan en sesiones semanales de 90′, de octubre a junio y en 2 niveles:

Iniciación: aprender y entender el baile desde el primer paso, desde el nivel cero: jota, puerro, jauziak, vals, pasodoble, chotis, mazurka, etc.

Perfeccionamiento: espacio para personas con conocimientos básicos en el que practicar para mejorar estilo, repertorio y comprensión de la danza.

*Si tienes dudas sobre tu nivel, no te preocupes, ven, prueba, y con la ayuda del profesorado elige el que más te convenga.

AIKO school of Basque dance

AIKOESKOLA IN PERSON 

AIKO Taldea teaches in-person dance courses in Bilbao, Donosti, Durango, Barakaldo, Gernika, Markina, Lekeitio, Galdakao... The classes are organized in weekly sessions of 90 minutes, from October to June and in 2 levels:

Initiation: learn and understand the dance from the first step, from level zero: jota, porrua, jauziak, waltz, pasodoble, schotish, mazurka, etc.

Improvement: space for people with basic knowledge in which to practice to improve style, repertoire and understanding of dance.

*If you have doubts about your level, do not worry, come, try, and with the help of the teachers choose the one that best suits you.

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus