14-11-2025
aiko news: Dantzazale Eguna 2025 Leioan, abenduak 14

Dantzari dantzazaleak aspaldian ez gara elkartu gure "día del club" ospatzeko: DANTZAZALE EGUNA, eta datorren abenduaren 14ean Leioan dugu zita elkarrekin jan, edan, dantzan, parre egin eta kantari kontari aritzeko.

*13:00 Eguerdian, Leioako gabonetako azokan AIKO Taldearen Dantzapoteoarekin edo Kantupoteoarekin hasiko dugu eguna, azoka animatuz, erakusketan kuxkuseatu, Bizkaiko txakolina, musika eta dantza uztartuz.

*15:00 Ondoren, Mendibil Jauregian, txakoli-bazkaria dugu:

• Garbantzuaren eta tahiniaren hummusa.

• Ahuakate-entsalada, lagostinoak kirten-ozpinarekin eta korala.

• Orburuak, piper berdeen marmeladan udarez eta baoz beteta.

• 1/2 legatz kurruskari takoa tipula glasatuarekin eta ilar izpiarekin.

• 1/2 Txerri iberikoaren karrillera, antzinako erara estofatua, boniato-purearekin eta sagarraren chutney-arekin curry-an.

• Gazta- eta pistatxo-tarta.

• Ura eta uztartzea, Bizkaiko Txakolina izendapeneko 6 txakoli ezberdin dastatuz.

Bazkarirako izen emotea 35€ www.bizkaikotxakolina.eus orrialdean.

*17:00 Bazkalondoan, kantaldia eta dantzaldi-erromeria AIKO Taldea eta lagunekin.

Eskerrik asko Leioako Udalari eta Bizkaiko Txakolinari egun eder hau babestu eta antolatzearren.
Berton dantzan elkartuko gara, horrelako aukerak aprobetxatu behar ditugu eta!

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus