Datorren martxoaren 21 eta 22an, lehenengoz Urkiolara goaz dantza egonaldi bat egitera. Urkiolako Santutegia guretzat, Urkiolako Dantzategia ere bada, erromeri toki historikoa. Eta berton, Urkiola hotel berriztuan, gure dantza txoko gozoa eraikitzeko aukera izango dugu asteburu horretan Jasone, Patxi eta hoteleko lankide guztiekin.
AIKO Taldeak 20 urte betetzen dituen honetan, zerbait berezia prestatu nahi izan dugu ospatzeko eta dantza mintegi, tailer, ikastaro… ezberdinak egingo ditugu AIKO Taldeko irakasleekin: Patxi, Larraitz, Anartz, Josu, Terese… kontua elkarrekin dantzan egin, elkarrekin ikasi, eta batez ere, dantzan gozatzea izango da, edozer eginda ere: trikitia, mazurkak, kontraiantzak, jauziak, mutildantzak, banangoa, erregelak, aspaldiko bideoren bat ikusi, berbaldiak… baita batez ere DANTZAN!
PROGRAMA
LARUNBATA, MARTXOAK 21
16:00-17:00. Ongietorria eta aurkezpena, eta kafetxo bat elkarri agurtzeko.
17:00-18:00 01 ekimena (mintegia, atelierra…)
18:00-19:00 02 ekimena
19:00-20:00 03 ekimena
21:00 AFARIA
22:30 Afalondoko dantzaldia AIKOPEKOrekin
IGANDEA, MARTXOAK 22
10:00-11:00 04 ekimena (mintegia, atelierra…)
11:00-12:00 05 ekimena
12:00-13:00 06 ekimena
14:00 BAZKARIA
NOLA MATRIKULATU
Ikastaroetan izena emateko:
https://aiko.eus/producto/dantzaegonaldiaurkiolan-martxoak21-22/
60€ ekimenetan eta dantzaldian parte hartzea.
Hoteleko egonaldia Urkiola Hotelean berton kudeatu behar du bakoitzak.
*18 eta 30 urte bitarteko gazteak DEBALDE izango dute matrikula, doan, musutruk, kittorik, baina ez hoteleko egonaldia.
OSTATUA
Urkiola Hotelak egonaldi-pakete berezi bat eskaintzen du dantza egonaldian izena ematen dutenentzat, besteak beste:
• Ohe bateko, biko edo lauko gela/apartamentuetan lo egitea martxoaren 21etik (larunbata) 22rako (igandea) gauean
• 21 larunbateko afaria
• Igandean, hilak 22, gosaria eta bazkaria.
90 euro lagun bakoitzeko, bi otordu, ohea eta gosaria.
Izen ematea Urkiola Hotelean bertan egin behar du bakoitzak.
Hona hemen telefonoa: 637 22 61 72
Plaza mugatuak dira. Benetan!
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus