29-03-2026
aiko news: Muxikoak, jauziak, sauts: eguneratzea eta didaktika

Dantza jauziak gure inguruan hedatuz joan dira, eta gaur egun, erromeri gehienetan bere tokia dute, eta batzurentzat dantza nagusia bilakatu da. Dantza horrela zabaltzen denean, transmisioaren eraginez, sarritan hainbat oinarrizko kontzeptu airean gelditzen dira. AIKO Taldeak urteak daramatza dantza jauziak ikertzen, aztertzen eta jorratzen, eta bere egunean argitaratu zuen URRASKA liburu+CD bikoitza+DVD+urrastegia aspaldi agortu zen, eta sektorean errefente bilakatu da. Urte guztietako eskarmentutik abiatuta, dantza jauzien ezagutza partekatzera datoz hainbat arlotan lagungarri eta argigarri izateko asmo zintzoarekin:

*Dantza jauzien egituraren azterketa eta ezagutza. Praktika kolektiboa eta jauzien egitura-sistemaren azterketa

*Jauzien korroaren egitura koreografikotik haratako: jauziekin dantzan

*Aldaerak eta haien dibertsitatea Euskal Herriko eskualdeetan.

*Estiloak eta interpretazio-moduak

*Didaktika garaikiderako tresnak eta proposamenak

Dantza mintegi hau, irakasleentzat, dantza-taldeentzat, musikarientzat eta ikertzaileentzat bereziki baliogarria den mintegietako bat da dudik gabe.

IZENA EMATEKO HEMEN
https://aiko.eus/eskola/sakontzen-muxikoak-2026

MUXIKOAK, JAUZIAK, SAUTS: EGUNERATZEA ETA DIDAKTIKA

17:00-20:00 SAKONTZEN Muxikoak: eguneratzea eta didaktika, VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus