Victoria Eugenia Antzokia, Dantza Gela, 10:00-13:00
ARRATIAKO JOTA MASTERKLASA
"Arratiako jota" aspaldian hedatu eta zabaldu den etiketa bat da inguru askotan. Arratiko jotaren historia aztertu eta azaltzeko, eta batez ere tradiziozko dantza soltua sistematizatu eta hobeto ulertzeko, Iturritik ekimenaren barne, honako Masterklasa aurkezten dizu Victoria Eugenia Antzokiak. Urriaren 19an, 10:00-13:00 bitartean fandango/jotaren egitura erritmikoak aztertu eta landuko dira, sortzeko eta inprobisatzeko baliapide nagusiak eskeiniz hurreratzen diren ikasleei.
Ikastaroa doan da eta eskarmentudun dantzari eta dantza maisuei zuzendua dago, ikuspuntu didaktikoa bereziki landuko delarik eskolei begira.
Arratiako Jota Masterklasa
Urriak 19
10:00-13:00
Victoria Eugenia Antzokiko dantza gelan
Izena emateko click egin HEMEN.
PLAZA MUGATUAK
Informazio+: tel 653756480
Danspirenaika dantza asteburua Oztibarren
DANSPIRENAIKA OZTIBARREN
URRIAK 26 LARUNBATA
Espelletenia ostatuan. Izen ematea: doan HEMEN. Ordainketa: borondatea.
09:30-12:30 Pirinio inguruko bikote dantzak I
12:30-14:30 Bazkaria Espelletenia ostatuan (26€, izena eman eta ordaindu HEMEN)
14:30-17:30 Pirinio inguruko bikote dantzak II
18:00-20:00 Dantzaldia Roberto eta Miren Etxebarriarekin
19:00 Talo jana
Danspirenaika dantza asteburua Oztibarren
DANSPIRENAIKA OZTIBARREN
URRIAK 27 IGANDEA
Bunuzen
10:30 Bunuzeko Xoriak dantza taldeko haurren ikuskizuna
11:00-12:30 Dantza familian: dantza, gure hitz gabeko hizkuntza da, eta familian euskeraz egiten dugunalez, dantzak ere komunikatu eta elkartzen gaitu; haur, gazte, heldu, guraso, aiton-amonak... Musikaz elkarrekin gozatzen ikasteko aukera ederra! Galtxetabururen taldea eta Aikotarrak elkarrekin.
12:30 Aperitifa
14:00-16:00 Bazkaria (25€ nagusiak 12€ haurrak, izen ematea HEMEN, ordaindu berton)
Bazkalondoan, dantzaldia AIKO Taldearekin.
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus