AZAROA 2020
Al Ar Az Og Or Lr Ig
       1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30      
Historikoa
1

18:00 AIKO ESKOLA DIGITALA

Klaseak hastera doaz: Gaztelaniaz eta ingelesez

Aiko klaseak hastera doaz!
Azken asteetan iragarri dugun bezala, Aiko Eskola Digitalaren bigarren zuzeneko klaseak online iritsi dira. Apuntatu agendan!
 
Gaztelaniaz
Oinarrizkoa: Azaroak, 1 Igandea, 18:00etan
 
Ingelesez
Oinarrizkoa: Azaroak, 1 Igandea, 19:30ean
 
Oraindik ez bazara erregistratu, hau da unea. Ez itxaron gehiago! Aprobetxa ezazu 7 eguneko doako proba, eskuragarri dagoen eduki guztiarekin kuxkuseatzeko. Eskola martxan duzu dagoeneko aurkezpen labur batekin eta Pusoz Pauso atalaren erabilerari buruzko tutorial batekin. Zure gustokoak izatea espero dugu!
 
Eta zure esanetara gaude edozein zalantza argitzeko aiko@aikoeskola.eus helbidean.
 
Laster arte!
Dantzatzera!

7

11:00 AIKO ESKOLA DIGITAL

Musikarientzako aurkezpena

Musikaria zara eta ez dakizu jendea dantzan jartzen? Dantzatzeko beldurrez?


Hauxe duzu aukera.

AIKO TALDEAK bere AIKOESKOLA digitala aurkezten du. Datorren azaroaren 7an goizeko 11tan Sabin Bikandik, Aiko taldeko dantza maisu, txistulari eta etnomusikologian doktore denak, plataforma berri hau aurkeztuko du dantzatzen ikasteko eta baita musika dantzarientzat jotzen ikasteko ere.

 

Aurkezpena esteka honetan daukazue

https://vimeo.com/473126468


Antolatzaileak


Euskal Herriko Txistulari Elkartea Nafarroa

Aiko Taldea
Euskal Herriko Txistulari Elkartea

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus