14-08-2025
aiko news: Aikoeskola 2025-26 martxan Bilbo, Donostia, Durango eta Lekeition

Aurten ere AIKO taldeak bere dantza ikastaroak eskainiko ditu Bilbo, Donostia, Durango eta Lekeition. Euskal dantza tradizionala modu naturalean, dibertigarrian eta parte-hartzailean ikasteko aukera paregabea da.

Gure metodologia: dantza, erritmoa eta musika uztartzen dituen proposamen pedagogikoa, urratsez urrats ikasteko eta dantzan gozatzeko. Jota, puerro, vals, polka, mazurka, chotis, jauziak… gure kulturaren konpasera mugituz.

Maila guztiak: hasierako eta hobekuntza taldeak, herri ezberdinetan aukeran, zure ordutegi eta beharrizanetara egokitzeko.

Izena eman eta informazio gehiago IRAILETIK AURRERA
📍 www.aiko.eus
📱 WhatsApp: 634 423 539

Etorri, ikasi eta gozatu euskal dantzarekin!

Beste ikasturte batez hemen gaude Aikoeskola martxan jartzen ilusioz eta dantzatzeko gogoz beteta. Ikasturte barriak nobedade batzuk dakartza, eta batez ere Gazte Eskola martxan jartzen dugula Bilboko Campos Antzokian. Izen ematea ere barriztu eta hobetzeko asmoa dugu.

Antzokietan, Bilbon eta Donostin, beraien egutegia dela eta, egutegiak izaten ditu gora behera batzuk. Hemen duzue, datorren ikasturterako egutegia:

BILBOKO CAMPOS ANTZOKIAN ASTELEHENETAN

Urria 2025: 6, 13, 20, 27

Azaroa 2025: 3, 10, 17, 24

Abendua 2025: 1, 15 (22, 29)

Urtarrila 2026: 12, 19, 26

Otsaila 2026: 2, 9, 16, 23

Martxoa 2026: 2, 16, 23 (30)

Apirila 2026: 13, 20, 27

Maiatza 2026: 4, 11, 18, 25

Ekaina 2026: 1, 8, 15, 22, (29)

DONOSTIAKO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIAN OSTEGUNETAN

Urria 2025: 9, 23, 30

Azaroa 2025: 6, 13, 20, 27

Abendua 2025: 4, 11, 18

Urtarrila 2026: 8, 15, 22, 29

Otsaila 2026: 5, 12, 19, 26

Martxoa 2026: 5, 26

Apirila 2026: 9, 16, 23, 30

Maiatza 2026: 7, 14, 28

Ekaina 2026: 4, 11, 18

Izena emateko: www.aiko.eus

 

 

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus