AIKOPEKO, Argi Zameza (kantua eta panderoa), Aitor Furundarena (kantua eta akordeoia) eta Sabin Bikandi (danbolinteroa) elkartzen dituen proiektu berria da. Hirurok ere AIKO Taldeko kideak gara, baina oraingoan formatu txiki, arin eta gertuko batekin gatoz.
Talde hau musika eta dantza edozein herri, auzo edo ospakizunetara eramateko asmoz jaio da, beti AIKOren izatearen muinari eutsiz — dantzarako musika, freskotasunez, kalitatez eta publikoarekin konplizitatez egina.
AIKOPEKO-n kantua izango da protagonista nagusietako bat, Argiren ahotsa akordeoiarekin eta danbolinarekin uztartuz. Horrela, askatasunez eta konplexurik gabe jositako errepertorioa eskaintzen dugu: gure tradizioko jota eta dantza jauzietatik (mutxikoak) hasi eta boleroak, tangoak edota habanerak bezalako Hego Amerikako erritmo klasikoetara iritsiz.
AIKOPEKO-ren eskaintza jai partekatua da: musika eta dantza modu naturalean batzen dira, publikoari parte hartzera, mugitzera eta gozatzera gonbidatuz.
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus