AIKO Taldea (AIKO Kultur Elkartea) sortu zeneko hogei urteak betetzen diren honetan (2006-26), Sakontzen (20 urte) mintegi-zikloa aurkezten dugu Victori Eugenia Antzokiaren eskutik. Hasteko, bost saio monografikoko programa batekin gatoz, hilean behin, urtarriletik maiatzera, Donostiako Victoria Eugenia antzokiaren dantza gelan.
Egitasmo honek bi helburu nagusi uztartzen ditu:
1-Ospatzea: taldeak azken 20 urteetan euskal musika eta dantza tradizionalaren ikerketan, irakaskuntzan eta zabalkundean egindako ibilbidea eta lana.
2-Sakontzea: ikuspegi espezializatu eta praktikotik, gure jardunean oinarrizko diren zenbait arlotan, sistemak, praktikak, bilakaerak, eta gaur egungo transmisio- eta interpretazio-irizpideak.
Dantza eta musika tradizionala bizirik, sortzaile eta garaikide mantentzeko apustua, AIKOren lanaren ezaugarririk bereizgarrienetako bat izan da beti, sustrai herrikoi partehartzailea mantenduz eta batez ere, praktikaren bidez. Tradizioa formatu itxi eta koreografiatuetan izozteko joeren aurrean, AIKOk askatasuna, inprobisazioa eta musikaren eta dantzaren arteko elkarrizketa aldarrikatu ditu. Mintegi-ziklo hau aukera bat da ikuspegi hori modu sakonagoan elkarbanatzeko, ezagutza eguneratzeko eta esperientziak partekatzeko.
Helburu nagusiak:
• Euskal musika eta dantza tradizionalaren arlo garrantzitsuetan ezagutza sakontzea
• Tradizioa eta gaur egungo interpretazioa lotuz ikuspegiak eguneratzea
• Elkarlan-gune bat sortzea elkarteen, irakasleen, interpreteen eta interesdunen artean.
• Praktika bizia eta komunitarioa sustatzea.
• AIKOren 20 urteko lana ospatzea, tradizioaren azterketa zorrotza eta sormenaren aldeko apustuarekin.
Nori zuzendua
• Musikako eta dantzako irakasleei.
• Dantza-taldeei eta musikari tradizionalei.
• Dantzaren sistemetan sakondu nahi duten dantzari eta ikertzaileei.
• Euskal Herriko ondare bizia ulertu eta praktikatu nahi duen publiko orori.
Izen emateak
Mintegi bakoitzak bere aparteko izen ematea eskatzen du. Bakoitzak 25€ko prezioa du eta 18-30 bitarteko gazteontzat DEBALDE, doan da.
Izena emateko:
https://aiko.eus/producto/sakontzen-pandero-integrala-2026-01-24/
Aparteko galdera edo araozik izan ezkero deitu lasai edo WhatsApp bat idatzi AIKO Taldearen telefonora: 634 42 35 39
Zikloaren egitura
Mintegi bakoitzak, lehen proposamen honetan, 3 orduko iraupena izango du eta AIKO Taldeko kideek zein elkarlanean arituko diren adituek gidatuko dituzte. Saioek izaera praktikoa izango dute nagusiki, baina aldi berean funtsezko marko kontzeptualak landuko dira, edukiak hobeto kokatzeko eta ulertzeko.
Zikloa banakako bost saio ezberninetan antolatu da, bakoitza bakarrean jarraitzeko modukoa eta aparteko izen emotea ere eskatuko duena:
1. Pandero integrala
Urtarrilak 24 (larunbata)
17:00-20:00
Oraintsurarte, gure kulturan, dantzak osagai nagusi bi izan ditu:
a) gizakiaren mugimendua eta
b) gizakiak ekoiztu edo/eta antolatzen dituen soinuak, hau da musika.
Ekoizten diren mugimenduek eta soinuek elkarrekin bat egiten dute denboraren lerroan erritmoa deitzen dugun hori sortuz, edo erritmoaren bitartez. Eta erritmoa ez da matematika edo fisika neurri bat, musikala baizik, hau da gizakiok modu ikasian eta subjektiboan hautematen dugun magnitudea baizik.
Eta guzti hori modu osotu batean aztertu, ulertu eta barneratzeko AIKO Taldeak martxan jarri du Pandero Eskola, kantua, perkusioa eta dantza modu integralean lantzeko.
Donostiako mintegi honetan, tradiziozko dantzen erritmo nagusien oinarriak lantzeko aukera izango dugu, baltseotik dantza soltura eta, baita ere, bide batez, gure plazatan zabaldu diren dantza jauziei gain begirada bat eskeiniz.
Hiru bloketan antolatuko da lana:
• panderoaren oinarrizko teknika proposamen bat (hainbat modutan jotzen da panderoa)
• panderoarekin kantua
• pandero kantuz dantzan
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus