OTSAILA 2014
Al Ar Az Og Or Lr Ig
      1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28  
Historikoa
7

AZKEN EGUNA: ARGAZKI ERAKUSKETA Kultur Etxea, GALDAKAO

DANTZAZALEAK. Aikoren Dantzaldi Ibiltaria Iñaki Andresen argazkietan

8

ARGAZKI ERAKUSKETA, HOTEL BALNEARIO AREATZA, Areatza.

DANTZAZALEAK. Aikoren Dantzaldi Ibiltaria Iñaki Andresen argazkietan

Badago dantzatzeko beste modu bat, naturalagoa, lasaiagoa eta dibertigarriagoa. Doinu bat entzutean berez oinak mugitzen ditugunean, kulunka egiten dugunean, edo hatzamarren puntekin erritmoa markatzen dugunean, musika sentitzen ari gara eta dantzari ateak irekita.  DANTZALDI IBILTARIA dantza zaletasuna da eta dantzarako musika jo eta sortzeko gozamena. Musika jo, dantzatu, partekatu eta irakatsi. Iñaki Andresen argazkiek AIKO Taldearen eta dantzari eta dantzazaleen arteko harremana islatzen dute.

15

JOTA ARRATIAN

DANTZA ASTEBURUAK

Areatza (Villaro) Hotel Balneario Areatza

014 Otsailak 15 eta 16

Dakizuenez, ikastaro, tailer eta erromeriez gain, ikasturte honetan berrikuntza bat dugu AIKOtarrok gure jarduera programan: Dantza Asteburuak, hiruhilero herri ezberdin batean antolatuko dugun eta protagonista nagusia dantza izango den asteburu bat. Lehenengoa azaroaren 9 eta 10ean izan genuen Zarautzen Jota (etabar) Catalunyan lema pean, eta oraingoan jotarekin ere bai, baina etxera gatoz, gurera, Arratiako bihotzean dagoen Areatzara.

EGITARAUA

Otsaialk 15 larunbata

16:00 Gelen banaketa, izen ematea (check-in), Areatzako Hotel Balnearioan

17:00 Aurkezpena Areatzako Udaletxean eta  ikastaroen hasiera: a) apaindurak eta inprobisazioa jotan eta b) jotaren fundamentuak.

Bukatzean dutxa, afaria eta afalondoko guatekea

16

JOTA ARRATIAN

DANTZA ASTEBURUAK

Areatza (Villaro) Hotel Balneario Areatza

2014 Otsailak 15 eta 16

EGITARAUA

Otsailak 16 igandea

10:00 Ikastaroa

12:30 Kepa Artetxerekin dantzan.

Bukatzean dutxa bazkaria eta agurra!

23

18:00 Durangoko Plateruena Kafe Antzokian

TORRIJALDIA 2014

Berriz ere negua, Sanblasak, Santageda, aratuzteak, garizuma... azken batean, tostadak egiteko sasoi onena guretzat. Tostadak eta laguntzeko txokolate beroa (Maritxu, Maritxu gozozalea zera zu...). Eta elkarrekin ondo pasatzeko mozorratu eta dantzaldia Aiko taldearekin!! Non? Ba, betiko tokian, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Noiz? Ba, otsailaren 23an, igandez, arratsaldeko 18:00tan. Derrigorrezkoa? Ba, humore ona eta dantzatzeko gogoa. 

Animatu eta etxeko torrijak ekarri 2014 urteko munduko torrija dastaketa nagusira, txokolatea Plateruenak jarriko digu eta!!

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus