13:00 URKIOLA, Hotelaren alboko plazan
AIKOPEKO aurkezpen erromeria
Irailaren 6an, larunbata, 13:00tan URKIOLAN, Aiko Taldearen AIKOPEKO proiektu berriaren aurkezpen erromeria izango da Urkiola Hotelaren aldameneko plazan. Ondoren, hainbatek bokadilloa eta tartera eramango dugu elkarrekin bazkaltzeko, eta beste batzuk, Hotelean berton bazkalduko dugu. Hotelean bazkaltzeko telefono honetan erreserba egin behar da 605 74 21 03 (Jasone).
16:30 ABADINO, Zelaieta auzoan
DANTZALDI ERROMERIA
Santakurtz egunean, Abadiñoko Zelaieta auzoan, Feria leku plazan, karpapean, Dantzaldi Erromeria AIKO Taldegaz. Animauuuu!
Bazkalondoan, GALDAKAO, Udaletxeko plazan
DANTZALDI ERROMERIA
Galdakao jaietako Herri Bazkaria egingo da irailaren 20an eta bazkalondoan, Oihana Bartra eta Arkaitz Estiballes bertsolariak izango dira, eta AIKO Taldearen erromeria. Ordutegia? Bazkalondoa... jajaja Non: Udaletxeko Plazan.
20:00 MURGIAN, Udaletxeko Plazan
DANTZALDI ERROMERIA
18:30 LEIOA, Mendibile Jauregia
KANTARI KONTARI: AITOR FURUNDARENA
Bizkaiko txakolinaren jatorri deiturak bultzatutako egitasmoa badator Udazkeneko zikloan. Irailak 27an, Aitor Furundarena soinulari, kantari eta konpositore ospetzua datorkigu. Bere musika ibilbidea eta jakinduria txakolin dastaketa bategaz uztartuko dugularik.
Mendibile Jauregian, (Leioa) irailak 27an, 18.30tan.
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus