MARTXOA 2026
Al Ar Az Og Or Lr Ig
       1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31     
Historikoa
1

10:00-13:00 SAKONTZEN Jotaren estandarizazioa, Victoria Eugenia Antzokia

LA JOTA DE... JOTAREN ESTANDARIZAZIOA

Azken hamarkadetan, jotaldia oholtza edo lehiaketa esparrura eramatearekin batera, forma itxi eta lokalizatu batzuk sortu dira gure inguruan. Forma horiek azken hamarkadetan zabaldu eta dantza egiteko modu zehatz eta estereotipatuak errotu dituzte hor eta hemen. AIKO Taldeak jotaren tradizio historikoa oinarritzat harturik, jota sistema ireki baten modura lantzen badu ere, non askatasuna, inprobisazioa eta sorkuntza oinarri direan, jota estandarizatuak aztertu, ulertu eta lantzeko ekimen hau beharrezkoa da.

Mintegian honakoak landuko dira:

  • Joten estandarizazio-prozesuak eta haien ezaugarriak
  • Jota koreografiatuen egitura eta logika
  • Aldaera ezberdinen praktika

28

17:00-20:00 SAKONTZEN Dantzarako danbolina

DANTZARAKO DANBOLINA TXISTULARIEN TRADIZIOTIK ABIATUTA

Danbolinteroak izatetik, danbolinak dantzaren erritmoa markatzen zuelako, txistulari izatera pasatu ziren gure esku bateko flauta eta danborra jotzen duten musikariak. Izenarekin izana ere aldatu zen eta dantzatik aldenduta “gure” hizkuntza erritmikoa ere galtzen ari dala esan daiteke. Proposamen honetan txistulari/danbolintero eta dantzaren arteko lotura berreskuratzeko edo trasmititzeko proposamen batekin datozkigu elkarlanean AIKO Taldea eta Euskal Herriko Txistulari Elkartea.

Mintegian gai nagusi hauek jorratuko dira:

  • Dantzen egitura erritmikoa antzematen, mugimendua “entzuteko” oinarriak
  • Nork agintzen du? Dantzariak, txistulariak ala dantzak?
  • Tradiziozko danbolinteruen teknika garaikidea
  • Partituren eraginaren adibide bi: fandangoa eta dantza jauziak

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus