Badago dantzatzeko beste modu bat, naturalagoa, lasaiagoa eta dibertigarriagoa. Doinu bat entzutean berez oinak mugitzen ditugunean, kulunka egiten dugunean, edo hatzamarren puntekin erritmoa markatzen dugunean, musika sentitzen ari gara eta dantzari ateak irekita. DANTZALDI IBILTARIA dantza zaletasuna da eta dantzarako musika jo eta sortzeko gozamena. Musika jo, dantzatu, partekatu eta irakatsi.

Dantzaldi ibiltaria 2018-19

Dantzaldi ibiltaria martxan jarri zenean, hilero Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egiten genuen erromeriekin hasi ginen, eta, herriz herri, modu ibiltarian, Bizkaian zehar egiten genituen egun bateko tailerrekin, guztiak dantzan gozatu dezakegula erakusten, aspaldiko erromerien xarma konpartitu nahiean. Lehen eguneko tailerretik, agerian gelditu zen ikastaldi luzeagoen behar izana eta nahia, eta horrela 2008. urtean ikastaro egonkorrak antolatu genituen urritik ekainera hainbat herritan eta 2017-2018 ikastaldian, 500 ikasle baino gehiago izan ditugu. Gure erromeriak dantzazaleen bilgune bihurtu dira, eta hori gutxi balitz, aparteko ekitaldiak ere antolatzen ditugu: abenduan eta ekainean dantzazale egunak; Bilboko Aste Nagusiko Dantzapoteoa; Iñauteri inguruan egiten dugun Torrijaldia; BANDtzaldia  herriko bandekin dantzan egiteko ekimena, Dantzakantu ikastaroak...

Denbora honetan jasotako esperientziak, 2018-19 ikastaldirako ere, ekimen eta  egitarau desberdinak proposatzeko gogoa eta ilusioa sortzen digute.

Dantzarako leku bat

Ikastaroen eskeintza egonkorra aspaldi berregitu genuen, eta horrela, batetik, gurekin dantzan ikasten hasi nahi duenarentzat oinarrizko dantza ikastaroak antolatu eta eskeintzen ditugu, eta bestalde, "dantzagunea" deitzen dugun hori. Dantzaguneak, oinarrizko dantza ezagupena dutenentzako pentsatuak daude, astero elkartu eta elkarrekin dantzaz gozatzeko aukera emateko, dantzan praktikatzeko leku, toki edo gunea. AIKOko dantza maisuek gidaturik dantzan ekiteko aukera bat, edo/eta dantzakera hobetzekoa, edo/eta pausu eta dantza berriak ikastekoa.

Azken batean, dantzaldi ibiltariak hasteko, oinarrizko dantza ikastaroak eskeintzen ditu, eta bestalde, oinarrizko maila bat dutenentzako (ikastaroak eginikoak, dantzari eta dantzari ohiak, dantzazaleak…) astero elkartu eta praktikatzeko, dantzaguneak.

Tradiziozko kantu ikastaroa

Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi, kantuz igortzen ditut nik penak ihesi...

Aurten Tradiziozko kantu ikastaroaren laugarren urtea dugu Dantzaldi Ibiltarian, eta bertan, Bidasoaren bi aldeetako doinu zaharrak zein berriak ikasi eta kantatuko ditugu. Nahi baduzu kantuz gozatu eta bihotzaren taupaden erritmoa sentitu, zatoz zeu ere!

Aiko taldean, aspaldi konturatu ginen gure eskoletan dantzan ikasteko, musika barneratzeko, kantatzea ezin bestekoa dela. Eta momentuz hor jarraitzen dugu tradiziozko kantuzaleentzat gune bat sortu nahiean, gure Kantu-txokoa. 

Ibilaldia dantzan ikastaroa AIKO taldearekin Lekeition

2019.eko maiatzaren 19an  Lekeitioko AZKUE ikastolak IBILALDIA antolatzen du.  Ibilaldia jai eguna da, eta jai egunetan ez da falta musika eta dantzarako tarterik, horrela, AZKUE ikastolak eta AIKO taldeak indarrak elkartu dituzte "Ibilaldia dantzan ikastaroa" martxan jartzeko. Asteetan elkartuko gara, musika entzunez mugitu eta dantzan gozatzeko, astero, dantzazaleon "Ibilaldia" dantzan ospatzeko. Dantzan badakizu eta praktikatu nahi baduzu, edo zure ezagupena hobetu eta sakondu, edo beste barik, dantzan frogatu nahi baduzu edo dantzan hasi "cero patatero" mailatik, astearteetan Lekeition dantzan aurkituko gaituzu. Animatu!!

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus