AREATZA, apirilak 4-5-6 DANTZA ASTEBURUA
DANSPIRENAIKA AREATZAN Erdu jantzan!
Apirilak 4 ostirala
16:30 ongietorria
17:00-18:30 Mutildantzak denontzat (AIKO)
Dantza jauziak zabaldu eta modan jarri direla esan dezakegu. Mutildantzen kasua beste bat da. AIKO Taldean beste aukera batekin gatoz mutildantzak ezagutzeko, eta ezagutzen duen horrentzat dantzatu eta dantza barneratzeko.
18:30-20:00 La jota de Tafalla (AIKO)
“La jota de…” entzuten dugunean jota koreografiatu baten aurrean gaudela pentsatu behar dugu, eta hau da Tafallako jotaren kasua. Lagun artean dantzan ondo pasatzeko aukera eder bat, korroan aurrera eta atzera jota airean oinarrituriko urratsak eta talde egiturak barneratzen.
Afaltzeko tartea
22:30 MAZURKA KLANDESTINOA (Roberto Etxebarria)
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus