ARGAZKI ERAKUSKETA Irailak 12-25 BBK aretoa, Gran Vía 19-21, BILBO
DANTZAZALEAK. Aikoren Dantzaldi Ibiltaria Iñaki Andresen argazkietan
Badago dantzatzeko beste modu bat, naturalagoa, lasaiagoa eta dibertigarriagoa. Doinu bat entzutean berez oinak mugitzen ditugunean, kulunka egiten dugunean, edo hatzamarren puntekin erritmoa markatzen dugunean, musika sentitzen ari gara eta dantzari ateak irekita. DANTZALDI IBILTARIA dantza zaletasuna da eta dantzarako musika jo eta sortzeko gozamena. Musika jo, dantzatu, partekatu eta irakatsi. Iñaki Andresen argazkiek AIKO Taldearen eta dantzari eta dantzazaleen arteko harremana islatzen dute.
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus