ARGAZKI ERAKUSKETA Urriak 7-27, Sopelako Kultur Etxean
DANTZAZALEAK. Aikoren Dantzaldi Ibiltaria Iñaki Andresen argazkietan
Badago dantzatzeko beste modu bat, naturalagoa, lasaiagoa eta dibertigarriagoa. Doinu bat entzutean berez oinak mugitzen ditugunean, kulunka egiten dugunean, edo hatzamarren puntekin erritmoa markatzen dugunean, musika sentitzen ari gara eta dantzari ateak irekita. DANTZALDI IBILTARIA dantza zaletasuna da eta dantzarako musika jo eta sortzeko gozamena. Musika jo, dantzatu, partekatu eta irakatsi. Iñaki Andresen argazkiek AIKO Taldearen eta dantzari eta dantzazaleen arteko harremana islatzen dute.
DANTZALDI IBILTARIA
Bilbo
Astelehenetan Campos Antzokian
Oinarrizkoa: 18:30-20:00 Dantzagunea: 20:00-21:30
Urrian eskolak doan frogatu gaitzazun!
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus