GONTZAL MENDIBIL MENDIBILEN, 18:30, Mendibile (Leioa)
KANTARI KONTARI
Kantari Kontari ekimena zabaltzeko, martxoaren 16an, larunbatez, 18:30tan Gontzal Mendibil hurbilduko zaigu. Zeanurin jaiotako abeslari Bizkaitarra, konpositore eta ekoizleak, euskal kantagintzan bide luze eta oparoa egin du, eta bere ahotsa gure herriaren historiaren parte dela esan dezakegu, eta bere kantu batzuk, himno bilakatu dira, "Bagare" esate baterako.
Ondoren, 20:00 aldera, Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren bi txakolin dastatuko dira eta txakolinarekin batera dantzan eta kantuan ekingo diogu guztiok elkarrekin, "Kantua soinean" ekimenean.
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus